FCB, Erromako finalean.

Posted Mayo 7, 2009 by benatetxebeste
Categories: Kirolak

Tags:

Atzo, sufrimendu askoren ostean, Bartzelonak Txapeldunen Ligako finalerako txartela eskuratu zuen Andrés Iniesta-ren gol ikeragarri bati esker 93. minutuan.

Ondo segi ta hurren arte.
Beñat.

R.Nadalek aurrera darrai bere erregetzarekin

Posted Abril 20, 2009 by benatetxebeste
Categories: Kirolak

Tags:

Aupa gazteak!!!

Rafael Nadal tenislariak bosgarren aldiz irabazi zuen atzo Monte-Carlo-ko txapelketa. Finalean Novak Djokovic jokalari serbiarra hartu zuen mendean.

Orain gutxi hasi da “ondar” gaineko denboraldia, zeinetan manacorreko tenis jokalaria errege den. Zoru biziko partiden garaia pasa ostean eta munduko 1 zenbakiak bere hobekuntza nabarmena denen bistara ziurtatu eta gero Australiako irekia eskuratuz, geroz eta garaitezinagoa bihurtzen ari zaigu 22 urteko gazte hau.

Aurten bere bosgarren Roland Garros-a lortzeko aukera dauka eta arerioek ez dute erreza edukiko oraindik Pariseko pistetan inoiz galdu ez duen irabazlearen aurka. Ondoren Wimbledon dator, iaz lehen aldiz irabazi zuen tokia eta Roger Federer suitzarraren erregeadia guztiz lurperatzea lortu zuen. Estatu Batuetako irekia da Lau Ireki Handietatik falta zaion bakarra. Urte bakarrean laurak eskuratzeko gai izango al da? Ikusi beharko; ikuskizuna, ziurtatua daukagu.

Ondo segi.

Beñat.

Buruz-burukoa: Abel, K.O.

Posted Abril 9, 2009 by benatetxebeste
Categories: Kirolak

Tags:

Aupa gazteak!!!

Iada martxan dugu berriz esku pilotako buruz-burukoa. Irabazle posibleen artean batzuek Abelekiko apostua egina zuten arren, atzera bota beharko dute euren pronostikoa. Izan ere, aste honetan konfirmatu den moduan, leitzarra 6 bat hilabate egongo da frontoietatik at aurreko asteburuan jasan zuen belauneko lesio larria dela eta. Hori dela eta, garaileen abanikoa txikitu egiten da eta finalerako beste plaza bat libre geratu. Ea hemendik urte batzutara gure gelakidea den Egoitz Amantegi txapelketa honetan parte hartzen ikusteko aukera daukagun.

Agurtu aurretik, inkestatxo honekin uzten zaituztet.

Nahi izanez gero, utzi zuen erantzuna eta komentarioa.

Ondo segi ta hurren arte.

Beñat.

El Conquistador del Fin del Mundo

Posted Abril 2, 2009 by benatetxebeste
Categories: Telebista

Tags:

Aupa gazteak!!!

Programa aurrera doan heinean, Puma taldeak bere garaipen zerrenda handitu du eta iada 7 dira jarraian irabaziriko frogak. Kondorrei dagokienean, 3 partaide besterik ez dira geratzen: bizkaitar bat eta bi gipuzkoar.

Badirudi unifikazioaren garaia iritsi dela. Dena den, ez dira denak joango. Izan ere, Ahinara, Eskoriatzako partehartzailea, purgatoriora bidean da, non printzipioz, ez dirudien bizimodu samurra edukiko duenik; hala ere, oraindik farora iristeko aukera dauka, nahiz eta oso zaila izango zaion arerioen maila ikusirik.

Gainontzekoei dagokienean, astelehenean batera zer moduz moldatzen diren ikusteko aukera izango dugu eta zein interes defendatzen dituzten. Orain hasiko da benetako borroka, guda indibiduala. 

Agurtu aurretik, galdera  honekin uzten zaituztet.  Zein izango da aurteko edizioaren irabazlea?

Eman ezazue zuen iritzia eta utzi komentarioa!

Ondo segi eta hurren arte.

Beñat.

La Real Sociedad.

Posted Marzo 28, 2009 by benatetxebeste
Categories: Kirolak

Tags:

Aupa gazteak!

Hiru partida jarraian irabazi ostean, Reala berriz ere goiko postuetara hurbildu da. Orain, igoera postuetatik 5 puntura aurkitzen da. Nahiz eta ez diren gutxi, orain hilabete familia txuri-urdinaren etorkizuna beltza zen oso eta hiru garaipen lortuaz, ilusioa itzuli da Anoetako harmailetara.

Aste honetan Garikoitz Uranga, Realeko jokalari ohiren Castellon-en etxean jolasten du bere bi jokalari esanguratsuenetakorik gabe: Sebastián Abreu eta Claudio Bravo. Bi hauek euren selekzioekin dute konpromisoa. Zehazki, batak bestearen aurka jokatuko dute. Izan ere, Txile eta Uruguay lehiatuko dira nor baino nor Hegoafrikako futbol mundialerako txartela lortu nahiean.

Partida etb 1-ean botako dute zuzenean arratsaldeko 19:30 etan. Espero dezagun amets egiteko itxaropena haizeak ez eramatea.

Ondo segi ta aupa Reala.

Beñat.

Champions League

Posted Marzo 21, 2009 by benatetxebeste
Categories: Kirolak

Tags:

Aupa gazteak!

Gaur goizean izan da Txapeldunen Ligako zozketa. Hauek dira norgehiagokak:

Vila-real – Arsenal

Manchester United – Oporto

F.C.Barcelona – Bayern München

Liverpool – Chelsea

Orain zuen iritzia eskatzen dut inkesta honekin. Zeinen alde agertzen zara zu?

Realan elastikoa

Posted Marzo 18, 2009 by benatetxebeste
Categories: Kirolak

Tags:

Konkistatzaileak

Posted Marzo 9, 2009 by benatetxebeste
Categories: Telebista

Tags:

Aupa gazteak!!!

ETB 2-ko “el conquistador del fin del mundo” programak aurrera darrai. Pixkanaka-pixkanaka parte hartzaileak kanporatuak ari dira izaten eta laster unifikazioa helduko da, bakarka borrokan hasteko unea.

Momenturarte, Korta eta Juanitorekin entretenitzeko aukera daukagu, pikeekin eta gora-beherekin. Ea zortea dakaten eta beraien taldekoren batek irabazten duen programa.

Beñat.

Erreala, berriz garaile

Posted Marzo 9, 2009 by benatetxebeste
Categories: Kirolak

Tags:

Aupa gazteak!!!

Atzo arratsaldean Realak berriz ere garaipena eskuratu zuen Sevilla Atlético-ren aurka Anoetan. Hiru partidetan zehar porrota jaso ostean, berriz ere hiru puntuak talde txuri urdinak eskuratu zituen. Gola Mikel Aranburu azpeitiarrak sartu zuen defentsaren laguntzarekin. Azpimarratzekoa da Rubiales atezain sevillarrak buruturiko lan paregabe. Beragatik izan ez balitz, talde donostiarrak hiru gol gutxienez sartuko zituen. Dena den, Errealaren egoera ez da batere ona. Bide erdian dago, “en tierra de nadie” gazteleraz esaten den moduan. Igotzeko aukera pasa da eta iada datorren denboraldia prestatzen hasi beharko lirateke.

Besterik gabe, ondo segi ta hurren arte.

Beñat.

Disfrutatu

Posted Marzo 9, 2009 by benatetxebeste
Categories: Kirolak

Tags: