Buruz-burukoa: Abel, K.O.
Aupa gazteak!!!
Iada martxan dugu berriz esku pilotako buruz-burukoa. Irabazle posibleen artean batzuek Abelekiko apostua egina zuten arren, atzera bota beharko dute euren pronostikoa. Izan ere, aste honetan konfirmatu den moduan, leitzarra 6 bat hilabate egongo da frontoietatik at aurreko asteburuan jasan zuen belauneko lesio larria dela eta. Hori dela eta, garaileen abanikoa txikitu egiten da eta finalerako beste plaza bat libre geratu. Ea hemendik urte batzutara gure gelakidea den Egoitz Amantegi txapelketa honetan parte hartzen ikusteko aukera daukagun.
Agurtu aurretik, inkestatxo honekin uzten zaituztet.
Nahi izanez gero, utzi zuen erantzuna eta komentarioa.
Ondo segi ta hurren arte.
Beñat.
Etiquetas: Esku pilota
You can comment below, or link to this permanent URL from your own site.